Aurten Beduan ospatuko da Zuhaitz Eguna

Baleike 2013ko martxoaren 14a

Martxoaren 16an, larunbatean, Zumaiako Zuhaitz Eguna ospatuko da, Bedua inguruan. Udalaren helburua inguru honen berezko landaretza berreskuratzea da eta horretarako, bertako espezieen landaketa egiteko gonbitea luzatzen zaie adin guztietako herritarre...

Martxoaren 16an, larunbatean, Zumaiako Zuhaitz Eguna ospatuko da, Bedua inguruan. Udalaren helburua inguru honen berezko landaretza berreskuratzea da eta horretarako, bertako espezieen landaketa egiteko gonbitea luzatzen zaie adin guztietako herritarrei. Eguerdiko 12:00etan Ignazio Zuloaga plazan elkartu eta Bedua aldera oinez abiatzeko gonbitea egin du Udalak. Bertan, hainbat zuhaitz landatuko dira herritarren laguntzarekin. Espezie guztiak bertako landareak izango dira, eta bertako hazitik jaiotakoak. Amaieran mokadutxoa banatuko da, bertaratu diren partehartzea eskertzeko asmoarekin. Norberak bere edaria eramateko eskaria luzatzen da, hondakinen sorrera murrizteko helburuarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide