'Manhattan' filma eskainiko dute bihar, Zarauzko Modelo aretoan

Urola Kostako Hitza 2013ko martxoaren 14a

Woody Allen zuzendariaren Manhattan filma eskainiko dute bihar, Zarauzko Modelo aretoan. I love Rock elkarteak antolatutako Zine ModelON zikloaren baitako laugarren emanaldia izango da honakoa. Ekimen horren helburua 70. hamarkadako zine klasikoko filmak "pantaila handian" eta bertsio originalean eskaintzea da. 22:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrerak bost euro kostako du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide