Richard Arrese-Igor modeloa Euskadiko ordezkari "Rey de la Belleza de España" lehiaketan

Karkara.eus 2013ko martxoaren 14a

Gipuzkoan "Caballero de la belleza" izendapena ere jaso du

Guapo de España Lehiaketan bigarren izan zen iaz Richard Arrese-Igor, Orion bizi den donostiarra. Orain, bere modelo agentziak aurkeztu eta Rey de la Belleza de Euskadi izendatu dute. Titulu hori eskuratuta Espainiako lehiaketan ordezkatuko du Euskadi. Aukeraketa gala Andaluzian edo Alacanten izango da udan. Epaimahaikoek beren ustez egokiena aukeratuko badute ere, herritarrek izango dute internet bidez hautatzeko modua. Han irabaziz gero Europako lehiaketara joango litzateke eta hango garailea Mister Universora.

Bestalde, Caballero de la belleza de Gipuzkoa izendapena ere jaso du. Titulu horrekin larunbatean Madrilera joango da eta aurre-aukeraketa bat egingo dute hurrengo lehiaketara joan ahal izateko.

Bi izendapenak sorpresaz eta era berean pozik jaso ditu Richard Arrese-Igorrek. Hautagai asko dago eta itxura onekoak, gorputz politak dituztenak, beraz, zorteaz gain epaileentzako besteek baino gorputz hobea izatea da garrantzitsua. Hala ere, ez omen du prestaketa berezirik egiten. Elikadura beti zaindu izan dut eta kirolaria ere banaiz, baina gainontzean aparteko besterik ez.

Gipuzkoan "Caballero de la belleza" izendapena ere jaso du

Richard Arrese-Igor modeloa Guapo de España Lehiaketan bigarren izan zen iaz Richard Arrese-Igor, Orion bizi den donostiarra. Orain, bere modelo agentziak aurkeztu eta Rey de la Belleza de Euskadi izendatu dute. Titulu hori eskuratuta Espainiako lehiaketan ordezkatuko du Euskadi. Aukeraketa gala Andaluzian edo Alacanten izango da udan. Epaimahaikoek beren ustez egokiena aukeratuko badute ere, herritarrek izango dute internet bidez hautatzeko modua. Han irabaziz gero Europako lehiaketara joango litzateke eta hango garailea Mister Universora.

Bestalde, Caballero de la belleza de Gipuzkoa izendapena ere jaso du. Titulu horrekin larunbatean Madrilera joango da eta aurre-aukeraketa bat egingo dute hurrengo lehiaketara joan ahal izateko.

Bi izendapenak sorpresaz eta era berean pozik jaso ditu Richard Arrese-Igorrek. Hautagai asko dago eta itxura onekoak, gorputz politak dituztenak, beraz, zorteaz gain epaileentzako besteek baino gorputz hobea izatea da garrantzitsua. Hala ere, ez omen du prestaketa berezirik egiten. Elikadura beti zaindu izan dut eta kirolaria ere banaiz, baina gainontzean aparteko besterik ez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide