Azkoitiko Udalak Korrikako kilometro bat herritarren eskura utzi du

Nerea Uranga 2013ko martxoaren 14a

Azkoitiko Udalak babes osoa eskaini dio Korrika 18ri; gaur hasiko da Andoaindik. Aurten Korrikako bi kilometro erosiko ditu udalak, eta horietako bat herritarren eskura jarriko du, «Azkoitiko euskalzaleen lana eta ahalegina eskertzeko». Lekukoa eramango duena aukeratzeko lehiaketa eta zozketa jarri ditu martxan. Lekukoa eta petoa eman nahi dutenek piropo edo losintxa bat idatzi beharko dute Udalak Facebook-en edo Twitterren dituen kontuetan, eta parte hartzaile guztien artean zozketa bidez bi pertsona aukeratuko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide