Korrika 18: herriz herri, egitarauz egitarau

Urola Kostako Hitza 2013ko martxoaren 13a

Herriz herri, aste honetako eta hurrengoko egitarauak. Korrika 18 Urola Kostan. AZKOITIA
  • Martxoak 16, larunbata.
- Losintxa lehiaketako sari banaketa.
  • Martxoak 20, asteazkena.
- Korrika Txiki pasako da. - 21:45ean eta 22:40an Korrika 18 pasako da, bi aldiz. AZPEITIA
  • Martxoak 15, ostirala.
- Mus txapelketa, Sanagustin kulturgunean. 21:30ean hasiko da izena emateko epea, baina lehenagotik ere egongo da aukera, Sanagustinen. 22:00etan hasiko da txapelketa. Irabazleak txapela, Kultur Bono bana eta bi ardo botila jasoko ditu; bigarren bikoteak, Sanagustinen afari bana irabaziko du; ondorengo bikoteek herriko hainbat emanaldietako sarrerak, liburuak... jasoko dituzte.
  • Martxoak 20, asteazkena.
- Korrika Txiki pasako da. - Losintxa lehiaketako sari banaketa egingo dute. - 22:10ean, Korrika 18. GETARIA
  • Martxoaren 15a, etzi. Akerregi Txiki txakolindegian bertso afaria egingo dute, 21:00etatik aurrera. Aurrez, 19:00etan triki poteoa. Menua: urdaiazpikoa, txaka, legatza, karrilerak eta gazta eta irasagarra. Bertsolariak: Iker Zubeldia, Amaia Agirre eta Maindi Murua. Txartelak Taxco tabernan daude salgai, 30 eurotan.
  • Martxoaren 23a, larunbata. Korrika iritsiko da, 13:30a aldera.
ORIO
  • Martxoaren 15a, etzi. 15:00etatik aurrrera, Korrika Txikia. Bikamiotatik herriko plazara.
  • Martxoaren 16a, larunbata. Korrika Eguna.
- 12:00etatik aurrera. Orioko taldekako 3. Bertsolari Txapelketa. - 12:00. Final laurdena. - 17:00. Final laurdena. - 19:00. Finalerdia. - 00:00. Finala, Kalakari tabernan. - 14:30. Euskaltzaleen bazkaria, Satxota sagardotegian. - 22:00. Korrika Gaua, herriko tabernatan.
  • Martxoaren 22a, ostirala.
- 16:30. Mihiluze jolasa, ikastolan. - 22:00. Bi arreba ikuskizuna, kultur etxean. Andoni Egaña bertsolariaren eta Xabier Lizaso pianojolearen eskutik.
  • Martxoaren 23a, larunbata. Korrika 18 herrira iritsiko da, 15:00ak aldera.
ZARAUTZ
  • Martxoaren 15a, etzi. 19:00etan  Buah, txabal!  antzezlana, Modelo aretoan.
  • Martxoaren 19a, asteartea. 19:00etan Zazpi ebidentzia birjaiotzarako liburuaren aurkezpena Xabier Amurizaren eskutik, Sanz Enea liburutegian.
  • Martxoaren 21a, osteguna. 19:00etan Solasaldi akustikoak Xabier Solanoren eskutik, Modelo aretoan.
  • Martxoaren 22a, ostirala. 16:45ean Korrika Txikia, Agoueseko biribilgunetik abiatuta. Ondoren ekitaldia eta txokolatada egingo dute Musika Plazan.
  • Martxoaren 23a, larunbata.
- 11:00. Hamaiketakoa, Zarautz eta Zarautz Txiki abesbatzek girotuta. - 13:50. Korrika 18  iritsiko da. -17:00. Hau natura! Airea, lurra eta ura! , Modelon. ZESTOA
  • Martxoak 15, ostirala.  
- Udaletxeko arkupetan txotxa eta pikoteoa izango da, eta gaztetxean bertso saioa egingo dute. Han, losintxa lehiaketako herriko irabazlea jakinaraziko dute.
  • Martxoak 17, igandea.  
- Zestoako Herri Krosean kamisetak saltzeko mahaia jarriko dute.
  • Martxoak 21, osteguna.  
- Korrika Txikia egingo dute herrian zehar.
  • Martxoak 23, larunbata.  
- 11:00etan,  Korrika 18 iritsiko da herrira. ZUMAIA
  • Martxoaren 15a, etzi. 22:00etan  Gauerdian  antzerkia,  Aita Mari aretoan.
  • Martxoaren 16a, larunbata. 22:00etan  Gauerdian  antzerkia,  Aita Mari aretoan.
  • Martxoaren 23a, larunbata.
- 12:30. Korrika 18 iritsiko da herrira. -14:00. Herri bazkaria. - Ondoren. Poteoa, Dardara taldearekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide