Larrialdian dauden herrialdeetatik haurrak ekartzeko laguntza emango du Udal Elkarteak

Baleike 2013ko martxoaren 13a

Urola Kostako Udal Elkarteak dirulaguntzak ematea onartu du gerra edo larrialdi egoeran dauden herrialdeetako haurrak udan egonaldia egiteko ekartzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteentzat. 2006tik 2012ra, 245 haurrek egin dute egonaldia gure es...

Urola Kostako Udal Elkarteak dirulaguntzak ematea onartu du gerra edo larrialdi egoeran dauden herrialdeetako haurrak udan egonaldia egiteko ekartzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteentzat. 2006tik 2012ra, 245 haurrek egin dute egonaldia gure eskualdean, gehienak Tindoufetik, Txernobildik eta Errusiatik etorritakoak.Informazio guztia aurkituko duzue Udal Elkartearen webean: urolakosta.org

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide