Londresera ere iritsi da Korrika

Karkara.eus 2013ko martxoaren 13a

Erresuma Batuko hiriburuan dauden hainbat euskaldunek bideoa grabatu dute, tartean oriotar batek

Korrikak ez du mugarik eta geroz eta presentzia handiagoa du nazioartean ere. Ozeano Atlantikoaren bestaldeko hainbat herrialdetan ikusi izan dugu Korrik...

Erresuma Batuko hiriburuan dauden hainbat euskaldunek bideoa grabatu dute, tartean oriotar batek

Korrikak ez du mugarik eta geroz eta presentzia handiagoa du nazioartean ere. Ozeano Atlantikoaren bestaldeko hainbat herrialdetan ikusi izan dugu Korrika ospatu izan dutela euskaldunek eta arbaso euskaldunak dituztenek.

Oraingoan Londresen grabatu dute bideoa hainbat euskaldunek eta horien artean Aitor Delso oriotarra ikusi dezakegu. Hemen bideoa:

 

Euskaltzaleen bazkaria Orion

Korrika Kulturalaren programaren barruan euskaltzaleen bazkaria antolatu du Korrika batzordeak datorren larunbaterako, martxoaren 16rako. Bazkaria Loretxu jatetxean izango da, 14:30ean hasita. Bazkaritarako txartelak Kolon Txiki tabernan eta Lore burdindegian daude salgai, 25 euroko prezioan. Guztira, 60 txartel jarri dira salgai eta txartela erosteko azken eguna osteguna izango da, martxoaren 14a.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide