Hizkuntza ekologiari buruzko hitzaldia emango du Belen Urangak

Baleike 2013ko mar. 13a, 09:44

Gaur, martxoak 13, Belen Uranga izango da Zumaian Ekologia eta hizkuntza-ekologiaren arteko joan-etorriak hitzaldiarekin Euskara, bestela ez gara zikloari itxiera ematen (Alondegian, 19:00etan). Belenek ekologia terminoa hizkuntzaren arloan erabiltzeko...

Gaur, martxoak 13, Belen Uranga izango da Zumaian Ekologia eta hizkuntza-ekologiaren arteko joan-etorriak hitzaldiarekin Euskara, bestela ez gara zikloari itxiera ematen (Alondegian, 19:00etan). Belenek ekologia terminoa hizkuntzaren arloan erabiltzeko arrazoiak erakutsiko ditu, eta moda kontua izatetik harago ekologiatik ekologismorako jauzia nola egiten den azaltzen saiatuko da. Teoria azaltzeaz gainera, ekintzetarako proposamenak ere egingo ditu hizkuntzaren iraupenari begira baliagariak diren analogiak baliatuta.Belen Uranga (Zumaia, 1961)
Euskal Filologian lizentziatua da eta Soziolinguistika Klusterreko teknikaria. Hainbat ikerlan egin ditu munduko eta Euskal Herriko hizkuntza-aniztasunaz, eta munduko hizkuntza aniztasunaren UNESCO katedrako batzordekide da.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide