2013ko aurrekontuak landuko dituzte bihar Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2013ko martxoaren 13a

Udalak osoko bilkura egingo du bihar, eta bertan 2013ko aurrekontuak onartuko ditu, besteak beste. Horrez gain, Aingeru Kaleko 30 zenbakiko sei etxebizitza libre esleitzako prozedurari hasierako onespena emango diote, edota Elosuko plazan urbanizazio lanak egiteko eta finantzatzeko Bergarako eta Azkoitiko udalen arteko lankidetza hitzarmena landuko dute. Emakumeen Egunari eta 197/2006 doktrinari buruzko mozioak ere jorratuko dituzte, 19:00etatik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide