‘Oroimena berreskuratzen Orion’ proiektua aurkeztuko dute gaur iluntzean

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2013ko martxoaren 12a

1936ko errebelio militarraren ondorioz eta frankismoan zehar Orioko herriak eta oriotarrek jasan zuten errepresioa aztertzeko, Orioko Udala eta Lau Haizetara Gogoan Elkartea elkarlanean oroimen historikoa berreskuratzeko proiektua lantzen ari dira. Oroimena berreskuratzen Orion proiektuaren aurkezpen ekitaldia gaur izango da 19:00etatik aurrera Orioko Kultur Etxean eta herritarrak bertara gonbidatu nahi dituzte antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide