Gaur, 19:30ean, Sanagustinen izango da Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiaren solasaldia. Oihana Elduaien azpeitiarra eta
Berria egunkariko kazetariarekin ariko da hizketan Ibarretxe, bere egungo jarduerari eta aktualitateko hainbat gairi buruz.
Aho bizarrik gabe solasaldi zikloaren bigarrena da gaurkoa. Ekimena Azpeitiko Kultur Mahaiak, Sanagustin kulturgunean, Uztarria Komunikazio Taldeak, Erlo Telebistak eta HITZA-k antolatuta da.