Adiskide hori,
KARKARA TALDEA KULTUR ELKARTEAren 338 laguntzaileetako bat zara, gure proiektuan sinesten duzulako eta babesa eskaintzeko prest zaudelako. Bihotzez eskertzen dugu zu eta gainerako laguntzaileek ematen diguzuen laguntza eta aterpea. Zuek gabe ezin da irudikatu KARKARArik.
Boluntariotza dakar berekin laguntzaile izateak. Izan ere, urtez-urte, garai zailak ala hobeak izan, KARKARAk zehaztutako kuota ordaintzeko prest agertu zarete asko eta asko. Dena den, eta ez inolaz ere, garrantzia gutxiago duelako, norberaren aukeren arabera ere jaso izan du laguntza KARKARAk. Hogeita urte askoan 5.000 pezeta eta ondoren 30 euroko kuota finkoari eutsi ondoren, duela zazpi-zortzi urte igotzea erabaki genuen, proiektu berriei –web gunea martxan jartzeko, esate baterako– heltzeko.
Tamalez baina, egoera aldatu egin da eta KARKARArekin jarraitzeko zuen laguntza ekonomikoa ezinbestekoa dugu. Ahalegin txiki bat eskatzen dizuegu: KARKARA TALDEA KULTUR ELKARTEAren proiektuak aurrera egin dezan, urtean 36 euroko diru-laguntza ematea; alegia, orain arte baino euro bat gehiago. Dena den, hala nahi duenarentzat, hortik gorako zenbatekoak ere ongi etorriak izango dira.
Esfortzu horren ordainetan, saritu egin nahi zaituztegu, gure esker ona adierazteko. Horrenbestez, Arkuperekin, Orioko merkatarien elkartearekin, egindako hitzarmenari esker, hilean behin Arkupeko dendaren batean gastatzeko 60 euroko bono bat zozketatuko dugu KARKARAren laguntzaileen artean.
Besterik gabe, agur eta ondo bizi.
— Lore Berasaluze, Karkararen zuzendaria —