Zarauzko Gazte Informazio bulegoak
Gazteak, formakuntza eta mugikortasuna hitzaldi zikloa antolatu du. Ostegunean izango da lehenbiziko saioa. Formakuntza eta beken inguruan ariko da bertan Mireia Arrona Gazte Informatzailea.
Ostegunero, apirilaren 11a bitartean, lau saio eskainiko dituzte Gaztelekuko hirugarren solairuko ikuskizun aretoan, 18:00etatik aurrera. Jakinarazi dutenez, saio guztiak dinamikoak izango dira, gazteen interesei egokitzeko helburuarekin. Iraupena ere parte-hartzaileen araberakoa izango da. Parte hartu nahi dutenek
gazteinformazioa@zarautz.org helbidera mezua idatzi dezakete. Saioen inguruko informazio gehiago eskuratzeko 943-005122 telefonora deitu daiteke.
Hona hemen egitaraua:
- Martxoak 7, osteguna. Formakuntza eta beken inguruko saioa, Mireia Arrona Gazte Informatzailearen eskutik.
- Martxoak 14, osteguna. Hezkuntza sistemari buruzko saioa eskainiko du Edurne Izagirre Gaztelekuko koordinatzaileak.
- Martxoak 21, osteguna. Boluntariotzari buruz ariko da Mireia Arrona Gazte Informatzailea.
- Apirilak 11, osteguna. Sareko baliabideen inguruko saioa eskainiko dute, lan bilaketarako webguneak, curriculum ereduak eta hizkuntzak ikasteko programak, besteak beste.