Laponiaren inguruko saioa antolatu du Zarauzko Iñurritza elkarteak, hilaren 19rako

Urola Kostako Hitza 2013ko martxoaren 11

Iñurritzako erretiratu eta pentsiodunen elkarteak Laponiari buruzko saioa antolatu du datorren astearterako, hilaren 19rako. Alberto Agirreazaldegik Europa iparraldeko herrialde horren inguruko kontakizuna egingo du, argazkiekin lagunduta. Iñurritza elkartearen lokalean izango da, 19:00etatik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide