Oier Ibargurenek irabazi du kadeteen Azpeitiko txirrindulari lasterketa

Nerea Uranga 2013ko martxoaren 11

Kadeteen Azpeitiko txirrindularitza probako podiuma (Lagun Onak Txirrindulari Elkartea) Joan den larunbatean XXXIII. Kadeteen Azpeitiko Txirrindulari Lasterketa jokatu zen Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatuta. Ehun txirrindulari baino gehiagok irten zuen proban, baina ia erdiek 48 kilometroko ibilbidea ez zuten bukatu. Etxekoa izan zen garaile, Oier Ibarguren Atracciones Sanzeko txirrindularia, 01:31:01 denbora eginda. Helmugan bigarren Zarauztarra taldeko Aratz Olaizola izan zen. Atracciones Sanz taldeko Unai Orbeak bosgarren egin zuen. Lehen urteko kadeteetan helmugan aurrena Jokin Alberdi Andoaingo Txirrindulari Eskolakoa izan zen, zazpigarren eginda. Lagun Onakekoen artean, lehen urteko kadeteetan aurrena, berriz, Antton Sanjuan izan zen, sailkapen orokorrean 21.a.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide