Jon Aranguren zarauztarraren lanak irabazi du martxoaren 8ko kartel lehiaketa

Urola Kostako Hitza 2013ko martxoaren 11

Jon Aranguren zarauztarraren lanak irabazi du aurten martxoaren 8ko kartel lehiaketa, eta ostiralean izan zen sari banaketa, Torre Luzean. Gazteak azaldu zuenez, pertsonaia ezberdinak marraztu ditu, emakumeak askotariko esparrutan duen papera azaltze aldera: "Beti ere, itzalean egiten duten lan hori erakutsi nahi izan dut". Gertu dinagu udaberriya izenburua jarri dio lanari: "Negutik, urtaro antzutik, udaberrira loraldia islatu nahi izan dut. Itzalean egiten duen lan hori aitortu eta bere loraldia izan dezan". Aitor Larrañaga Peli epaimahaikideak kartel sarituak "pertsonaia ezberdinen bitartez" martxoaren 8aren esanahia adierazi duela esan zuen, eta baita islatzen duen "alaiatsunagatik" ere. Saria emateaz gain, lehiaketan parte hartu duten lanekin antolatutako erakusketa zabaldu zuten. Hilaren 20a bitartean izango da ikusgai, egunero, 18:00etatik 20:00etara. Hona hemen, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira Zarautzen antolatu dituzten ekitaldien zerrenda: Martxoaren 9an, 16an eta 23an - 09:30ean, Aritzbatalde kiroldegian, Autodefentsa Ikastaroa egingo dute. Martxoaren 14a, osteguna. 18:00etan, Etxezabalan, II. Foro Herritarra. Gure burua ahalduntzen izango da Parekidetasun Kontseiluak eta Bilgune Feministak antolatuta. Bertan ariko diren hizlariak Gurutze Ostolaza eta Maitane Iribar izango dira. Martxoaren 30era arte. Gorputza guda zelai bezala erakusketa izango da ikusgai Garoa liburu dendan. Erakusketa argazki, instalazio eta bestelakoez osatuta dago. Martxoaren 30ra bitartean. 19:00etan,  Garoa liburu dendan, ¿Virgenes o putas? 500 años de adoctrinamiento femenino liburuaren aurkezpena egingo du Amaia Nausia Historian doktoreak.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide