'Manikalejira' egin dute emakumeen eskubideen alde

Aritz Mutiozabal 2013ko martxoaren 9a

'Manikalejira' egin dute Zarauzko kaleetan (Aritz Mutiozabal) Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, emakumeen eskubideen aldeko manikalejira egin dute eguerdian, Bilgune Feministak eta Sorginak taldeak deituta. Musika Plazatik abiatu eta herriko kaleetan zehar ibili ondoren, Musika Plazara itzuli dira, eta bertan ekitaldi xume bat egin dute, emakumeen eskubideak aldarrikatzeko. segidan poteoa egin dute, eta aurki Emakumeen Bazkaria egingo dute Arrano Elkartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide