Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
http://youtu.be/zlaDwm9gsuQ
Dantzaren asteburua da Zarautzen. Hip hop txapelketa egiten ari dira Modelo aretoan, 11:30etik hasita. Bi mailatan lehiatzen ari dira dantzariak: batzuk. profesionaletan eta besteak, amateur kategorian. Erritmori ez da falta, ezta sinkronizariorik ere, eta aretoa gainezka egin du Euskal Herri osotik etorritako taldeen koreografiak ikusteko.
Warda Mallal Dantza Eskolak, gainera, jaialdi berezia eskainiko du Modelon bertan 19:30ean hasita. Nazioarteko dantzari profesionalen eskutik, Afrika, Txina, Euskal Herria, Maroko, Turkia, Grezia eta Egiptoko dantzez gozatzeko aukera izango da emanalldian