Iritsi da traineru berria, ‘platanito’ gorria

Baleike 2013ko martxoaren 9a

Arraun elkarteak traineru berria ekarri du, estropadetan lehiakorrago izateko esperantzarekin. Amilibiaren azken belaunaldiko trainerua da, ‘platanito’ ezizenarekin ezaguna, daukan forma biribilagoagatik. Igandean batelak Zumaian (11:00etan) Trainerua ordaindu ahal izateko (36.000 euro) herritarrei zuzendutako kanpaina jarri zuen martxan arraun elkarteak. Edonork bere izena jar dezake traineruan 50 euroren truke. Kanpainarekin oso gustura daude klubean, eta laster amaitzear dagoela jakinarazi dute, baina oraindik badaukazue zuen izena jartzeko aukera (Euskadiko Kutxan). Traineru berriaren abantailarik nabarmenena ziabogetan sumatzen da. Ordainetan, ezegonkorragoa da eta teknikoki ahalegin handiagoa eskatzen du. Estropada bakoitzeko 10-15 segungo irabaz daitezkeela kalkulatzen da, eta hori erabakigarria izan daiteke mailari eusteko. Joan den urtean San Juanek utzita probatu ahal izan zuten traineru modelo berria mailari eusteko kanporaketan. Emaitzarekin pozik, Zumaiara bat ekartzea erabaki zuten. Dagoeneko klubean dago, zure izena noiz emango diozun zain.

Arraun elkarteak traineru berria ekarri du, estropadetan lehiakorrago izateko esperantzarekin. Amilibiaren azken belaunaldiko trainerua da, ‘platanito’ ezizenarekin ezaguna, daukan forma biribilagoagatik.

Igandean batelak Zumaian (11:00etan)

Trainerua ordaindu ahal izateko (36.000 euro) herritarrei zuzendutako kanpaina jarri zuen martxan arraun elkarteak. Edonork bere izena jar dezake traineruan 50 euroren truke. Kanpainarekin oso gustura daude klubean, eta laster amaitzear dagoela jakinarazi dute, baina oraindik badaukazue zuen izena jartzeko aukera (Euskadiko Kutxan).

Traineru berriaren abantailarik nabarmenena ziabogetan sumatzen da. Ordainetan, ezegonkorragoa da eta teknikoki ahalegin handiagoa eskatzen du. Estropada bakoitzeko 10-15 segungo irabaz daitezkeela kalkulatzen da, eta hori erabakigarria izan daiteke mailari eusteko.

Joan den urtean San Juanek utzita probatu ahal izan zuten traineru modelo berria mailari eusteko kanporaketan. Emaitzarekin pozik, Zumaiara bat ekartzea erabaki zuten. Dagoeneko klubean dago, zure izena noiz emango diozun zain.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide