Orioko Udala eta Lau Haizetara Gogoan Elkartea elkarlanean oroimen historikoa berreskuratzeko proiektua lantzen ari dira, 1936ko errebelio militarraren ondorioz eta frankismoan zehar Orioko herriak eta oriotarrek jasan zuten errepresioa aztertzeko. Proiektuaren aurkezpen ekitaldia asteartean izango da 19:00etatik aurrera Orioko Kultur Etxean eta herritarrak bertara gonbidatu nahi dituzte antolatzaileek.