Txirrindulari kadeteen proba jokatuko da bihar Azpeitian

Nerea Uranga 2013ko martxoaren 8a

  Lagun Onak Txirrindulari Taldeko kadeteak Kadeteen mailako Azpeitiako txirrindulari lasterketa jokatuko da bihar (larunbata), 10:30ean, herriko plazatik hasita. Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatutako lasterketaren ibilbidea da Azpeitia, Urrestilla, Azpeitia, Loiola, Azpeitia, Zestoa, Aizarnazabal, Zumaia, Zestoa eta Azpeitia bitartekoa. Denboraldia hasi berri dute Lagun Onak-eko txirrindulari gazteek, eta aurten ere babesle nagusia Atracciones Sanz izango dute. Lagun Onak-eko kadeteen taldea honako txirrindulariek osatzen dute: lehen urtekoak dira, Mikel Aizpuru Arozena, Aitor Arregi Murillo, Iñigo Lizarralde Eizagirre, Aitzol Odriozola Labaka, Antton Sanjuan Esnaola eta Kepa Unanue Piris. Bigarren urtekoak, berriz, Oier Ibarguren Etxeberria eta Unai Orbea Odriozola. Hurrengo astean, martxoaren 16an, juniorren San Jose Saria txirrindularitza proba jokatuko da Azpeitian, 16:00etan, herriko plazatik irtenda. Probaren ibilbidea, Azpeitia, Azkoitia (Santa Kutzetik), Azpeitia, Zestoa, Iraeta, Zestoa, Azpeitia, Azkoitia, Zumarraga, Ormaiztegi, Mandubia (Garindik), Nuarbe, Urrestilla eta Azpeitia artekoa da. Lagun Onak-eko juniorren taldea osatzen duten txirrindulariak dira: lehen urtekoak, Mikel Alberdi Arrizabalaga, Andoni Gurrutxaga Iraola eta Asier Iparragirre Azpiazu; eta, bigarren urtekoak, Ander Garate Azpiazu, Iosu Garate Soraluze, Mikel Izagirre Garate, Iñaki Markinez Zurutuza, Eneko Osa Martin, Ander Uranga Sansebastian eta Xabier Uzin Arsuaga. Lagun Onak Txirrindulari Elkartekoek aurreko denboraldiaren balantzea "oso ona" izan zela esan dute, "batik bat, kadete mailan Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiako txapelketatan garaipena lortuta. Gainera, beste hainbat garaipenekin bat, Gaztetxoak Saria ere irabazita". Juniorren taldeko txirrindulariek ere urte ona egin zutela diote Lagun Onak-ekoek, "postu polit ugari lortuta". Aurtengo denboraldia aurrekoa baino hobea egiteko txirrindulari taldeko mutilak gogoz daudela azpimarratu dute.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide