Kontzentrazioa izango da Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta

Karkara.eus 2013ko martxoaren 8a

Gaur, ostirala, egingo dute Herriko Plazan

Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna izanik, Xaltxerak taldeak kontzentraziorako deia egin du. Herritarrak gonbidatu nahi dituzte bai Udalak eta baita Xaltxerak taldeak ere parte hartzera.

Herriko Plazan izango da 20:00etan hasita. Udalak babesa

eskaini dio deialdi horri martxoaren 7ko udalbatzarrean Bilduk aurkeztu eta Orain eta Bildukoen baiezko botoekin onartutako adierazpen

instituzionalaren bidez.

Honako hau da adierazpen instituzionala:

Orioko Udaleko Bildu udal-taldeak honako adierazpen instituzionala

aurkezten du, 2013ko martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko eguna dela-

eta:

Euskal Herriko emakumeak krisi sistemiko batean murgilduta bizi dira,

eta, egoera horren aurrean, Orioko Udal honetatik gogora ekarri nahi

dugu martxoaren 8ko oroitzapenak esparru jakin batean kokatu behar

direla, hain zuzen ere feministek emakume guztientzako eskubideen alde

betidanik sustatutako aldarrikapenaren eta erresistentziaren esparruan.

Emakume feministek 1908an aldarrikatutako errebindikazio horrek

indarrean jarraitzen du 2013an, are indar handiagoarekin gainera, eta

horregatik lanean jarraitu behar dugu, era askotara zapaltzen eta

menderatzen gaituen sistema kapitalista eta patriarkala errotik

aldatzeko.

Eta borroka hori are garrantzitsuagoa da, halaber, behin eta berriz

aplikatzen ari diren dekretuak, erreformak eta gizarte-murrizketak

kontuan hartzen baditugu, urtetako borrokan gizartearen, lanaren,

ekonomiaren eta politikaren arloetan irabazitako eskubideen zuzeneko

galera dakarten neurrian. Finantzek eztanda egin eta zorraren iruzurra

nabarmendu aurretik, emakumeok bide luzea genuen egiteko, eskubide

guztiak geureganatu eta lortzeko. Alabaina, une honetan atzera egiten

ari gara, diskurtso atzerakoi batek emakumeok berriz ere adingabe moduan

tratatu nahi gaituelako, erabakitzeko gaitasunik gabe eta bizimodu

prekario batera kondenatuta.

Atzerakada horren adierazgarri ditugu, batetik, abortuaren legearen

erreforma iragartzen ari direla, erreforma ultrakontserbadorea eta eliza

katolikoaren agintarien eskutik datorrena, eta, bestetik, inoren

laguntza behar duten pertsonak zaintzeko laguntzetarako egundoko

murrizketak, lan horren karga berriz ere familien —eta familien barruan,

emakumeen— esku utziko duena, eta, horrenbestez, emakumeok prekarietate

handiko eta errekonozimendu txikiko jardun horretan aritzera behartuko

gaituena. 

Urtero-urtero, martxoaren 8an emakumeok borroka feminista eguneratzen

dugu, mundu berri bat sortzeko bidean. Mundu berri horretan, emakumeok

gure bizitzaren eta gure gorputzaren jabe izango gara, bizimodu duina

izango dugu, gure orain ekonomiko eta soziala eraikiko dugu, eta, edonon

gaudela ere, subjektu politikoak eta etorkizun politikoaren zuzeneko

eragileak izango gara.

Gure ustez, xede horiek guztiak lortzeko, funtsezkoa eta estrategikoa da

erakundeek berdintasunerako politika publikoak lortzeko baliabideak

jartzea, eta, ildo horretan, argi eta garbi adierazi nahi dugu

toki-erakundeen eskutik xede horretarako programak eta baliabideak

kentzeko asmoarekin etor litekeen erreforma oro guztiz gaitzetsi egingo

dugula.

Gainera, Udal honek honako lehentasun hauek ere baditu:

  • Berdintasunerako politika publikoak garatzea, politika horien eskura aurrekontu eta teknikari egokiak jarriz.

  • Programak eta proiektuak aztertu, garatu eta ebaluatzerakoan

    udalaren gobernu-ekintza orok genero-ikuspegia kontuan hartzeko neurriak

    bultzatzea.

  • Emakumeen elkarteekiko eta mugimendu feministarekiko elkarrizketa politikoa indartzea.

  • Indarkeria matxistaren aurka borrokatzeko politikak eta berdintasunerako politikak etengabe uztartzea.

Azkenik, mugimendu feministak betidanik emakumeen eskubideen alde

egindako erresistentzia eta borroka eskertu nahi dugu, eta, ildo

horretatik, mugimendu horrek gure herrian martxoaren 8rako egindako

deialdiarekin bat egiten dugu.

Gaur, ostirala, egingo dute Herriko Plazan

Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna izanik, Xaltxerak taldeak kontzentraziorako deia egin du. Herritarrak gonbidatu nahi dituzte bai Udalak eta baita Xaltxerak taldeak ere parte hartzera. Herriko Plazan izango da 20:00etan hasita. Udalak babesa eskaini dio deialdi horri martxoaren 7ko udalbatzarrean Bilduk aurkeztu eta Orain eta Bildukoen baiezko botoekin onartutako adierazpen instituzionalaren bidez.

Honako hau da adierazpen instituzionala:

Orioko Udaleko Bildu udal-taldeak honako adierazpen instituzionala aurkezten du, 2013ko martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko eguna dela- eta:

Euskal Herriko emakumeak krisi sistemiko batean murgilduta bizi dira, eta, egoera horren aurrean, Orioko Udal honetatik gogora ekarri nahi dugu martxoaren 8ko oroitzapenak esparru jakin batean kokatu behar direla, hain zuzen ere feministek emakume guztientzako eskubideen alde betidanik sustatutako aldarrikapenaren eta erresistentziaren esparruan.

Emakume feministek 1908an aldarrikatutako errebindikazio horrek indarrean jarraitzen du 2013an, are indar handiagoarekin gainera, eta horregatik lanean jarraitu behar dugu, era askotara zapaltzen eta menderatzen gaituen sistema kapitalista eta patriarkala errotik aldatzeko.

Eta borroka hori are garrantzitsuagoa da, halaber, behin eta berriz aplikatzen ari diren dekretuak, erreformak eta gizarte-murrizketak kontuan hartzen baditugu, urtetako borrokan gizartearen, lanaren, ekonomiaren eta politikaren arloetan irabazitako eskubideen zuzeneko galera dakarten neurrian. Finantzek eztanda egin eta zorraren iruzurra nabarmendu aurretik, emakumeok bide luzea genuen egiteko, eskubide guztiak geureganatu eta lortzeko. Alabaina, une honetan atzera egiten ari gara, diskurtso atzerakoi batek emakumeok berriz ere adingabe moduan tratatu nahi gaituelako, erabakitzeko gaitasunik gabe eta bizimodu prekario batera kondenatuta.

Atzerakada horren adierazgarri ditugu, batetik, abortuaren legearen erreforma iragartzen ari direla, erreforma ultrakontserbadorea eta eliza katolikoaren agintarien eskutik datorrena, eta, bestetik, inoren laguntza behar duten pertsonak zaintzeko laguntzetarako egundoko murrizketak, lan horren karga berriz ere familien —eta familien barruan, emakumeen— esku utziko duena, eta, horrenbestez, emakumeok prekarietate handiko eta errekonozimendu txikiko jardun horretan aritzera behartuko gaituena. 

Urtero-urtero, martxoaren 8an emakumeok borroka feminista eguneratzen dugu, mundu berri bat sortzeko bidean. Mundu berri horretan, emakumeok gure bizitzaren eta gure gorputzaren jabe izango gara, bizimodu duina izango dugu, gure orain ekonomiko eta soziala eraikiko dugu, eta, edonon gaudela ere, subjektu politikoak eta etorkizun politikoaren zuzeneko eragileak izango gara. Gure ustez, xede horiek guztiak lortzeko, funtsezkoa eta estrategikoa da erakundeek berdintasunerako politika publikoak lortzeko baliabideak jartzea, eta, ildo horretan, argi eta garbi adierazi nahi dugu toki-erakundeen eskutik xede horretarako programak eta baliabideak kentzeko asmoarekin etor litekeen erreforma oro guztiz gaitzetsi egingo dugula.

Gainera, Udal honek honako lehentasun hauek ere baditu:

  • Berdintasunerako politika publikoak garatzea, politika horien eskura aurrekontu eta teknikari egokiak jarriz.

  • Programak eta proiektuak aztertu, garatu eta ebaluatzerakoan udalaren gobernu-ekintza orok genero-ikuspegia kontuan hartzeko neurriak bultzatzea.

  • Emakumeen elkarteekiko eta mugimendu feministarekiko elkarrizketa politikoa indartzea.

  • Indarkeria matxistaren aurka borrokatzeko politikak eta berdintasunerako politikak etengabe uztartzea.

Azkenik, mugimendu feministak betidanik emakumeen eskubideen alde egindako erresistentzia eta borroka eskertu nahi dugu, eta, ildo horretatik, mugimendu horrek gure herrian martxoaren 8rako egindako deialdiarekin bat egiten dugu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide