Zestoako Aldrebesak taldea Santa Kutz jaiei begira lanean hasi da

Nerea Uranga 2013ko martxoaren 8a

Zestoako danborradan Aldrebesak taldekoak Zestoako Aldrebesak taldeko kideek bilera egin dute eta hainbat erabaki hartu dituzte Santa Kutz jaiei begira. "Hainbat taldekide danborradan ateratzen ez dela ikusita, eta jende berria taldean sartzeko gogoz dagoenez, jendeari bere danborrak saltzeko aukera ematea erabaki da", azaldu dute Aldrebesak taldekoek. Norbait balego danborra izan eta danborradan ateratzeko asmorik ez duena, danborra erosteko prest dagoen norbaiti saltzeko eskatu diote taldekideek. Horrez gain, atabal berriak eta kamiseta berria eskatzeko eskaera egitea erabaki dute Aldrebesak-ekoek. Beraz, danborra saldu, atabal berriak edota kamiseta berria esaktu nahi duten taldekideek, martxoaren 22a baino lehen eskaera egin beharko dute, 650-721170 (Eneritz) telefono zenbakira deituta edota naiaraexposito2@gmail.com posta elektronikora idatzita. Aldrebesak taldeak hurrengo bilera martxoaren 25ean egingo du, 20:00etan, Zestoako Kultur Etxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide