Ostegunean, hilaren 14ean, hasiko da Korrika 18 Andoainen,
Eman euskara elkarri lemapean. Girotzeko, aurrez ekitaldi ugari izango da Euskal Herrian zehar. Gaur ekingo diote AEK euskaltegia, Euskal Herrian Euskaraz, Alproja taldea, Salbatore Mitxelena Ikastola, Sorginak taldea, Zarautz Abesbatza, Gurutxurtu taldea, Orokieta Herri Eskola eta Zurekin elkarteak, Zarauzko Udalaren Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin, antolatu duten egitarau beteari, Zarautzen. Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat eginik,
Izan bedi emakumea filma eskainiko dute Korrika Kulturalaren baitan, Modelon 23:00etan. Jarraian, Sorgin Gaua izango da gaztetxean.
Zarauzko Udaleko Euskara Zerbitzuak, aurten, 5.000 euro bideratu ditu Korrika Kulturaleko ekitaldiak antolatzen laguntzeko.
Era berean, Kultura Sailak ere egin du ekarpena, Modelo aretoko hainbat gastu bere gain hartuz.
Hona hemen egitaraua:
Informazio gehiago:
zuzarautz.info eta
http://www.korrika.org/