Martxoaren 10ean, igandean, txistu doinuak entzuteko aukera izango da Gazte Alaiak Txistulari Taldearen eskutik Getarian. Goizean goizetik, 09:30etik aurrera diana joko dute eta 12:30ean txistu emanaldia eskainiko dute herriko plazan. Herritarrak saioaz gozatzera gonbidatu nahi dituzte txistulariek.