Martxoaren 10erako, eskolarteko jokoen baitan, ibilaldi neurtua antolatu du Orioko Talai-Mendi elkartekoek. Igandean, 08:30etik 09:00etara bitartean abiatuko dira Herriko Plazatik eta San Juan, Itxaspe, Kukuarri, Andu eta San Martinen barrena ibilaldia egin ondoren itzuliko dira plazara gaztetxoak. Bi ibilbide izango dira aukeran: motza egiten dutenek, hamaiketakoa barne, bi ordu eta erdi beharko dituzte gutxi gorabehera; eta luzea aukeratzen dutenek, berriz, ordubete gehiago.
Ibilaldiari buruzko informazio gehiago Gipuzkoako Mendi Federazioaren webgunean dago.