Azpeitiko inauterietako sokamuturraren argazki lehiaketako irabazleak aukeratu dituzte

Nerea Uranga 2013ko martxoaren 7a

Aurtengo Azpeitiko inauterietako sokamuturraren inguruko XXXIV. Imanol Elias Argazki Lehiaketako argazkilari saridunak jakinarazi ditu Azpeitiko Argazki Elkarteak. Lehen saria, Juan Mari Amenabar Otola-k irabazi du; bigarrena, Valen Garciak; hirugarrena, Carlos de Cos-ek; laugarrena, Alberto Belokik; eta, bosgarrena, Alex Berasategik. Karnabal giroko argazki onenaren Iñaki Joaristi Altzarte saria, Alex Berasategik irabazi du. Sari banaketa eta aurkeztutako argazkien erakusketaren irekiera martxoaren 16an da, 12:00etan, Betharrameko erakus aretoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide