Hondarribira irteera antolatu du Zarauzko Iñurritza elkarteak, hilaren 21erako

Urola Kostako Hitza 2013ko martxoaren 7a

Iñurritzako erretiratu eta pentsiodunen elkarteak irteeraantolatu du martxoaren 21erako. Hondarribira joango dira; goizez herrian zehar bisita gidatua egingo dute eta arratsaldez, berriz, itsas bidaia. Hondar jatetxean bazkalduko dute, 14:30a aldera. 09:08ean hartuko dute Zarautzen trena. Kafea elkartearen kontu izango da. Bidaiak 18 euroko kostua izango du. Ohi bezala, elkartean bertan eman beharko da izena, bihar, hilaren 13an edota 15ean, 17:00etatik 18:00etara. Ordainketa izena ematearakoan egin beharko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide