Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sagardotegia antolatu dute martxoaren 16rako, dispertsioaren aurka. Zarauzko Putzuzulon izango da, eta ohiko menua eskainiko dute. Barazkijaleentzat alternatiba ere egongo da. Xabier Silveira, Jokin Uranga eta Fredi Paia bertsolariek girotuko dute.eta ondoren berbena eta disko jartzaileak izango dira. Txartelak Yubio, Eguzki eta Arranon erosi ahalko dira, 20 euroan.