Artezaleak taldeak hiru ikastaro berri antolatu ditu martxorako

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2013ko martxoaren 7a

Artezaleak taldeak asteburuetarako ikastaro berriak antolatu ditu. Batetik, kolore eta pinturari buruzko ikastaro trinkoa eskainiko dute. Hamar ordu iraungo ditu, bi egunetan banatuta. Idoia Lertxundik zuzenduko du ikastaro hori. Bestetik, Cristina Zacchi eta Ander Garnelo artisauek bitxigintzako kobre eta letoi gaineko esmalte ikastaroa emango dute, hilabeteko azken larunbatean. Iñaki Kaperotxipik, berriz, argazkilaritza digitalari buruzko azalpenak emango ditu, hastapen mailakoak. Argibide gehiago eskuratu nahi dutenek Ebro Etxera jo edota 943-835568 telefonora deitu beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide