AIZARNAZABAL
Martxoaren 8a, ostirala.
- 19:00etan, elkarretaratzea, udaletxearen aurrean.
- Ondoren, herriko umeen eta gazteen eskutik, triki poteoa egingo dute herrian zehar.
AZKOITIA
Martxoaren 8a, ostirala. Azkoitiko Emakumeen Mahaiak deituta, elkarretaratzea egingo dute 19:00etan, Eliza atarian. Azkoitiko Udalak bat egin du deialdiarekin, eta elkarretaratzea parte hartzera deitu ditu herritarrak.
AZPEITIA
Martxoaren 6a, gaur. 21:00etan, gaztetxean,
Osama filmaren emanaldia, Azpeitiko Bilgune Feministak gaztetxekoekin batera antolatuta.
Martxoaren 7a, bihar. 21:30ean, Soreasu zine aretoan.
Redencion ( Erresuma Batua, 2011) filma, Azpeitiko Bilgune Feministak Ta3. zine klub taldearekin batera antolatuta. Filma Paddy Considine zuzendariak zuzendutakoa da.
Martxoaren 8a, etzi.
- 13:00etan, ikasleen elkarretaratzea, bariantean. Feministon sokari eutsi, sistema hau erautsi! lelo hartuta deitu dute bilkura.
- 14:00etan, ikasleen bazkaria, gaztetxean.
- 17:00etan, zine emanaldia, gaztetxean.
- 19:00etan, elkarretaratzea, herriko plazan. Feministon sokari eutsi, sistema hau erautsi! lelo hartuta.
- 19:30ean, triki-bertso-poteoa egingo dute herriko plazatik abiatuta.
- 21:00etan, emakume afaria, Sanagustin kulturgunean. 20 euro da. Afarirako txartelak erosteko azkenengo eguna gaur da, Emakume Txokoan eta Sanagustinen bertan daude salgai.
Martxoaren 9a, larunbata.
- 10:00etan, autoformakuntza feminista saioa, Emakumeen Txokoan.
- 21:00etan, gaztetxean, txotx feminista eta erromeria egingo dituzte.
Martxoaren 10a, igandea.
19:00etan hasita, Gaztetxean.
Gezurrezko printzea antzezlana, Edurne Agirrezabalaren lana da. Ondoren, kafea pastekin hartzeko aukera egongo da bertan.
Martxoaren 13a, asteazkena. 19:00etan, Emakume Txokoan. Hitzaldia
Birjinak edo emagalduak? gai hartuta izango da. Hizlari Amaia Nausia Historian doktorea ariko da.
GETARIA
Martxoaren 8a, ostirala.
- 19:00etan, elkarretaratzea egingo dute herriko plazan.
- Ondoren, Mikrofono Librea antolatu dute nahi duenak nahi duena modu irekian adierazi dezan.
Martxoaren 8tik 17ra bitartean.
12:00etan, Balenciaga Museoaren atarian, emakume sortzaileen ikus-entzunekoak jarriko dituzte. Ikusgai: Beth Moysesen Rebuilding
Dreams; Concha Mayordomoren
The Glass Bride, Gentz del Valleren
Link eta Pilar Soberonen
The Invisibility of Red.
ORIO
Datozen egunotan zehaztuko du Orioko Xaltxera Emakume Taldeak egitaraua.
ZARAUTZ
Martxoaren 9an, 16an eta 23an
- 09:30ean, Aritzbatalde kiroldegian, Autodefentsa Ikastaroa egingo dute.
Martxoaren 30era arte.
Gorputza guda zelai bezala erakusketa izango da ikusgai Garoa liburu dendan. Erakusketa argazki, instalazio eta bestelakoez osatuta dago.
Martxoaren 8a, ostirala.
19:00etan, martxoaren 8aren harira antolatutako kartel lehiaketako sariak banatuko dituzte, Torre Luzean. Lehiaketan parte hartu duten kartelen erakusketa hilaren 20ra arte egongo da ikusgai Torre Luzean bertan, 18:00etatik 20:00etara. Parekidetasun Kontseiluak antolatuko ekimena da.
Martxoaren 9a, larunbata.
- 12:00etan, Musika Plazatik abiatuta manikalejira egingo dute Bilgune Feministak eta Sorginak taldeak antolatuta. Ondoren, ekitalditxo bat egingo dute eta segidan poteoa hasiko da.
- 14:00etan, Emakumeen Bazkaria egingo dute Arrano Elkartean, Bilgune Feministak eta Sorginak taldeak elkarrekin antolatuta. Menu begetarianoa eskainiko dute bertan. Bazkaritarako txartelak 10 eurotan salgai jarri dituzte honako tokietan: Arranon, Eguzkin eta Garoan.
Martxoaren 10a, igandea.
19:30ean, Modelo aretoan,
Et maintenant on va ou? filma emango dute. Gaztelaniaz izango da emanaldia. Sarrerak hiru eurotan izango dira salgai.
Martxoaren 14a, osteguna.
18:00etan, Etxezabalan, II. Foro Herritarra.
Gure burua ahalduntzen izango da Parekidetasun Kontseiluak eta Bilgune Feministak antolatuta. Bertan ariko diren hizlariak Gurutze Ostolaza eta Maitane Iribar izango dira.
Martxoaren 30a, larunbata.
19:00etan, Garoa liburu dendan,
¿Virgenes o putas? 500 años de adoctrinamiento femenino liburuaren aurkezpena egingo du Amaia Nausia Historian doktoreak.
ZESTOA
Martxoaren 8an, ostirala.
- 17:30ean, liburutegian. Kontaidazu ipuin bat ekimenaren baitan haurrentzako ipuin kontaketa saioa izango da. Oraingoan ipuin kontalari Leire Etxeberria ariko da.
- 20:30ean, liburutegian. Ipuin berotikoak, helduentzako aho-narrazioa, Bego Alabazanen eskutik. Korrika 18 batzordeak eta Zestoako Udalak elkarlanean antolatuta.
ZUMAIA
Martxoaren 7a, bihar.
18:30ean,
KHOUYA Mi hermano- Mon frère- My brother dokumentala emango dute Alondegian, Malen Etxea elkarteak antolatuta.
Martxoaren 8a, ostirala.
- 17:30ean, Alondegia kultur etxean. Ipuin kontaketa saioa izango da Pello Añorgaren eskutik. 5-10 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioa da.
- 19:30ean, elkarretaratzea egingo dute Magnoliopean,Koordinadora Feministak deituta.
Martxoaren 11, astelehena.
Arin, Arin, Mari, Arin erakusketa eta Zumaiako Pandoro taldeko emakumeen lanak ikusgai egongo dira Alondegiko Oxford erakusketa gelan.
Martxoaren 12a, asteartea.
18:30ean,
Mujer y discapacidad gai hartuta, hitzaldia emango du Mari Paz Giambastianik. Malen Etxea elkarteak antolatuta izango da Alondegia kultur etxeko Oxford erakusketa gelan.
Martxoakren 21a, osteguna.
18:30ean, Oskar Tejedor zuzendariaren
Compañeras de viaje dokumentala emango dute Alondegia kultur etxeko Oxford erakusketa gelan. Malen Etxea Elkarteak eta Bidez Bide elkarteak elkarlanean antolatuta.
Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da ostirala, eta emakumeen eskubideen aldeko aldarriak hartuko ditu eskualdeko herri eta auzoak. Horren harira, Urola Kostako emakume taldeek, udalekin eta beste hainbat eragilekin elkarlanean egitarau zabala antolatu dute.
Zarauzko Udaleko Parekidetasun Sailak Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, herriko ostalariekin elkarlanean, emakumeen eskubidei buruzko sentsibilizazio kanpaina abiatu du. Ekimenarekin bat egin duten taberna eta jatetxeetan martxoan zehar
emakumeak gaia abiapuntu hartuta diseinatutako mahai-zapiak erabiliko dituzte. Mahai-zapiek bertso bat eta gaiari buruzko ilustrazio bat daramate inprimatuta. Bertsoak Uxue Alberdik eta Ainhoa Agirrezaldegik egin dituzte, eta irudiak, berriz, Aitor Larrañagak.
Bestalde, aurten lehen aldiz Garoa liburudendak Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira Parekidetasun Sailak, Bilgune Feministak, Sorginak taldeak
eta Parekidetasun Kontseiluak antolatu duten egitarau bateratuan parte hartu du. Hori dela eta, Garoa liburu dendan martxoaren 30a bitartean
Gorputza guda zelai bezala erakusketa ikusteko aukera izango dute herritarrek. Leku berean,
¿Virgenes o putas?. 500 años de adoctrinamiento femenino liburua aurkeztuko du Amaia Nausiak martxoaren 30ean.
Arte arloak ere egingo dio keinua Emakumeen Nazioarteko Egunari eskualdean. Izan ere, Cristobal Balenciaga Museoak eta Ispiluarte galeriak II. Miradas de Mujer Jaialdiarekin bat egin dute. Ekimen horrek emakumezko artistak, arte-kritikariak, komisarioak eta ikertzaileak protagonista dituzten erakusketak, ekitaldiak eta jarduera teorikoak antolatzen ditu martxoan zehar, emakumeek arte sisteman egiten duten lana ikusarazteko.
Ildo horretan, Cristobal Balenciaga Museoak ekimenarekin bat egin du, eta nazioarteko lau emakume sortzaileren ikus-entzunezko lanak jarriko ditu ikusgai museo atarian, martxoaren 8tik 17ra eguerditik aurrera.
Bestalde, Zarauzko Ispiluarte galeriak
Emakumearena-De mujer erakusketa jarri du ikusgai. Bertan, galeriako ohiko emakumezko artisten lanak bildu dituzte. Barbara Stammel, Dora Salazar, Zuhar Iruretagoiena, Lola Sarratea, Vicky Claramunt, Martxe Arana, Marian Aranburu, Eva Azkue y Mariana Agirrezabalagaren lanak hain zuzen ere.
«Arauak apurtu eta eraiki»
Azpeitiko Bilgune Feministak, bere aldetik, hainbat ekintza antolatu du herriko zenbait eragilerekin. Ekintzak askotarikoak izango dira, eta horiek guztiak aurrera eramateko Euskal Herriko Bilgune Feministaren
Feministon sokari eutsi, sistema hau eraitsi! leloa bere egingo dute. Izan ere, Euskal Herriko Bilgune Feministak nabarmendu du horretarako garaia dela, egoera sozioekonomikoaren eraginez egin dituzten lan erreformak eta murrizketek emakumeei «era lazgarrian» eragin dizkielako. Hala nola, familiako zainketaren arduran eta etxeko lanetan «zuzenean» eragin diela azpimarratu dute.
Hain zuzen, taldeak salatu du 2013ko aurrekontuetan generoen arteko berdintasun politiketarako partidak %24 murriztu dituela Espainiako Gobernuak. «Guztia, emakumeok, sistema patriarkalak inposatutako funtzio sozialean jarraitzeko; gure bizitza, gure gorputzak, kapitalaren mesedera jartzea dute helburu, beste behin ere». Horien arabera, emakumeak euren «lanaz, desioez eta zaintzaz jabetu nahi duten sistemaren aurrean» daude. «Baina hau sostengatzeko, sistemak gu behar gaituela kontziente izan behar dugu». Hori hala izanda, «arauak apurtu, eta sortzeko» edota elkarlanerako deia egin die herritarrei, emakumeen eta herriaren burujabetzaren alde apostu eginez. «Feminismoa bera alternatiba bezala ulertuz, jarrai dezagun eskubideen aldeko borrokan, harreman eredu justu eta parekideen alde lanean, jendarte eredu humanoagoa eta iraunkorragoa garatzen», adierazi dute.