Orioko Ikastolak 2014ko Kilometroetako leloa herritarrek proposatzea nahi du

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2013ko martxoaren 6a

2004ko Kilometroen leloa 2014ko Kilometroak Jaia Orion egingo da eta Orioko Herri Ikastola Gipizkoako Ikastolen Festa handia hartzeko lelo bila ari da. Kilometroen muina hitz gutxita adierazte da asmoa eta horretarako herritarrek parte-hartzen zuzena izatea nahi du Ikastolak. Martxoaren 22ra arte epea 2014ko Kilometroetako euren leloa aurkeztu nahi dutenek hiru bide izango dituzte. Alde batetik, orio@ikastola.net helbidera idatzi dezakete; bestetik, www.oriokoikastola.net webgunean jarri den loturaren bitartez bidali dezakete euren proposamena eta horretaz gain, Orioko Herri Ikastolako idazkaritzan utz daiteke leloa 08:30etik 12:30era eta 14:30etik 18:00etara. Martxoaren 22ra arte izango da leloa aurkezteko aukera. Leloaren nondik-norakoak edo hitz jokoaren esanahia aurkeztu dezake nahi duenak leloarekin batera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide