Keizpean taldearen entsegu irekia izango da ostegunean

Karkara.eus 2013ko martxoaren 5a

Kultur Etxean joko du rock taldeak

Zestoan dute entsegu txokoa, baina oraingoan Oriora ekarriko ditu Keizpean  taldeak beraien rock

doinuak eta emakume ahotsa. Orion bizi den azkoitiar bat da, hain zuzen ere, hirukoteko abeslari: Jone Lete. Ent...

Kultur Etxean joko du rock taldeak

Zestoan dute entsegu txokoa, baina oraingoan Oriora ekarriko ditu Keizpean  taldeak beraien rock doinuak eta emakume ahotsa. Orion bizi den azkoitiar bat da, hain zuzen ere, hirukoteko abeslari: Jone Lete. Entsegu irekia egingo dute, hain zuzen ere, Keizpeanekoek ostegunean, martxoaren 7an, 19:00etan Orioko Kultur Etxean.

Dozena inguru abesti dituzte eta horietako bost maketa batean grabatu dituzte, hemendik aurrera, maketa ateratakoan, berriz kontzertuei heltzea da beren asmoa. Keizpean taldearen berri gehiago jakiteko myspacera jo daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide