Bigarren eskuko azoka egin zuten otsailean. (Argazkia: Getariako Zero Zabor Taldea)
Getariako Zero Zabor taldeak otsailaren 21etik 24ra antolatutko Zero zabor bidean jardunaldien balorazio «oso positiboa» egin du: «Nahiz eta eguraldiak ez lagundu, jende dezente ibili da, bai hitzaldi, irteera,erakusketa, horma-irudi pintaketa eta azokan».
Taldea, esker oneko
Bigarren eskuko azokak emaitza «oso onak» izan dituela nabarmendu du taldeak; horien arabera, Getariako Artzape aldizkarirako 472,5 € lortu dituzte. «Gure aldetik eskerrak eman lagundu diguten guztioi: muntaian, traste zaharrak ematen eta erosten eta orohar parte hartu dutenei», adierazi dute.