Aizarnazabalgo Udala herriko langabetuekin bilduko da gaur

Nerea Uranga 2013ko martxoaren 5a

Enplegu Planaren baitan, Aizarnazabalgo Udalak herriko langabeekin bilera egingo du gaur, 17:30ean, Lauburun. Herrian lagabezian daudenak bertan parte hartzera deitu ditu. Iazko lehen hiruhilekoan Urola Erdiko herrien artetik langabezia  handiena Aizarnazabalek zuen, %16,75. Azken hilabeteotan gora egin du herriko langabeen kopuruak: irailean 63 herritar zeuden lanik gabe eta aurtengo urtarrilean  80 herritar.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide