Surferko bideo laburren lehen lehiaketako bideorik onena Roberto Fuentesen Tipula izan da epai mahaiaren arabera. Ostiral gauean Tximista tabernan erakutsi ziren lehiaketara aurkeztutako 13 lanak, eta publikoak Itzurun Shore aukeratu zuen bideo gustukoena. Imanol Yeregirentzat izan zen surfeko maniobra eta tubo onenaren saria; Alex Odriozolarentzat bodyboardeko maniobra onenaren saria, eta Mentirax lanarentzat bodyboardeko tubo onenarenarena. Bideo zerrenda honetan ikus ditzakezue 13 lanak. Surfeko irudi ikusgarriak eta umorea ez dira falta: