Datorren asteazkenean, martxoaren 6an, Andoni Egaña etorriko da, Euskara, bestela ez gara zikloaren baitan 3. hitzaldia ematera: Zer egin dugu ondo? Zer gaizki? izenburuko hitzaldia eskainiko du, Alondegian, 19:00etan hasita.
Egañak, euskararen egoeraren diagnostikoa egingo du. Euskal Herrian eta inguru hurbilean, ongi al goaz? Oker? Erdipurdi? Xahutu dugun indarra egoki xahutu al dugu? Zein izan dira indarguneak eta ahuleziak? Ondo identifikatuta al daude? Horiek hartu beharko dira kontuan etorkizunerako urratsak egiteko.
Andoni Egaña (Zarautz, 1961) Euskal filologian lizentziaduna, bertsolaria (4 aldiz txapelduna), idazlea, pentsalaria, ikerlaria. Euskararen egoerari buruzko hainbat hausnarketa egin izan ditu eta Berriako kolaboratzaile da.