Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zuzenien V. Mendi Lasterketa bertikala Iñigo Lariz elgoibartarrak irabazi du, Ezkerretegitik Xoxoteko San Inazioren irudiaren arteko ibilbidea 31 minututan eginda. Gizonezkoetan bigarrena Oier Ariznabarreta durangarra izan da, 00:31:31. Hirugarrena, Eako Natxituako Imanol Goñi, 00:31:40. Lehen azpeitiarra Xabier Lasa izan da, 00:32:23; orokorrean bosgarren egin zuen. Emakumeetan aurrena Aitziber Ibarbia zizurkildarra izan da, 00:37:30; bigarrena, Nerea Amilibia aiarra, 00:40:44; eta, hirugarrena, Jone Urkizu Azkoitian bizi den azpeitiarra, 00:42:25. 131 lasterkarik bukatu zuten proba.
Parte-hartzaile bat proba bukatzen hemen. http://www.youtube.com/watch?v=HFIfqMeHVA0&feature=youtu.be