Otsailaren 27 goizean, asteburuan eta astelehen eta asteartean egindako elurra aprobetxatuz Orioko Herri Ikastolako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak elurretan ibili ziren goiz
guztian. Txikienak Pagozelaira joan ziren, Gipuzkoa eta
Nafarroako mugara. Besteak, aldiz, Andazarratera. Lera, plastiko, txanpero eta abarrekin txirristan aritu ziren, baita elur-panpinak egiten ere.

Bestalde, joan den astean Ametsa gaztelekuak antolatuta Luz Ardidenera irteera egin zuten eskiatzera 25 lagunek. Inoiz eskiatzen ibili gabekoak ziren zazpi eta Luzeko begirale batekin ikastaroa egin zuten. Gainontzekoak, berriz, beraien martxan ibili ziren eskiatzen gozatuz. Elur asko eta eskiatzeko ona zegoen eta eguraldia ere halakoa suertatu zitzaien, ona, beraz pozik itzuli ziren etxera, datorren urtean eskiatzera berriz joateko asmoz.