Datorren asteartean, martxoaren 5ean,
Getariako Udala Informatzen aurkezpen irekia egingo dute, hilero bezala. Horren helburua, herritarrei udaleko informazioa era "zuzenean eta gardenean" ematea da. Oraingoan gainera, gai garrantzitsuak landuko dituzte, bereziki 2013ko behin-behineko aurrekontuaren aurkezpen zehatza egingo baitute. Horrez gain, Guztiok bat! parte hartze prozesuaren balorazioa egin, Balentziagako garajeen eta Sahatsaga goiko obren inguruan hitz egin eta auzokonposta eta hondakin organikoen bilketan hurrengo pausoak azalduko dituzte. 19:00etan izango da udaletxeko pleno aretoan. Herritar oro bertaratzera deitu dute udaletik.