Zero zabor bidean jardunaldien balorazio "oso positiboa" egin du taldeak

Urola Kostako Hitza 2013ko martxoaren 1a

Getariako Zero Zabor taldeak otsailaren 21etik 24ra antolatutko Zero zabor bidean jardunaldien  balorazio "oso positiboa" egin du:  "Nahiz eta eguraldiak ez lagundu, jende dezente ibili da, bai hitzaldi, irteera,erakusketa, horma-irudi pintaketa eta azokan". Bigarren eskuko azokak emaitza "oso onak" izan dituela nabarmendu dute; Artzape aldizkariako  472,5 € lortu dituzte. "Gure aldetik eskerrak eman lagundu diguten guztioi: muntaian, traste zaharrak ematen eta erosten eta orohar parte hartu dutenei".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide