Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aiako Udalak Gozategi Enparantzaren 9. zenbakian, haurreskolaren azpian aurkitzen den Jauregi Taber-Jatetxea alokatzeko lehiaketa publikoa antolatu du. Udaletik jakinarazi dutenez, lehen bi urtetan hileroko kuota 586 eurokoa izango da; maizterrak kontratua luzatu nahi izango balu bigarren urtean prezioari 2014ko Euskal Autonomia Erkidegoko KPI-a gehituko litzaioke.
Lehen bi urtetako kontratuagatik 2.000 euroko fidantza ordaindu beharko dute maizterrek eta kontratua luzatuz gero beste 2.000 gehitu beharko lioke fidantzari.
Gastuak
Mantenuari dagokionean taberna-jatetxeko hornidura gastuak maizterrak ordaindu beharko lituzke. Erabilera egokiaren ondorioz elektraigulurik edo beste tresneriarik aldatu behar izango balitz, berriz, Aiako Udala eta maizterrak erdibana ordainduko lukete kontratuaren lehen bi urtetan. Kontratua berrituko balitz, berriz, maizterrak ordaindu beharko lituzke lokaleko hobekuntza eta aldaketak.
Oporraldian irekita
Lehiaketan Udalak kontutan hartuko ditu aurkezten diren langunek antzeko jardueretan egindako lana, zerbitzuan hobekuntzak egiteko proposamena, gaur egun herriguneko eskaintzatik egiten diren berezitasunak, lokalean hobekuntzak egiteko proposamenak eta urtean zehar emango den zerbitzua.
Udalak zerbitzuaren irekiera zehaztu du lehiaketan publikoan. Horren arabera, Aste Santuan, udako denboraldian, igande eta jai egunetan eta herrian antolatzen diren ekimenak ospatzen direnean Jauregi Taberna-Jatetxeak irekita izan beharko du. Horretaz gain, astean zehar gehienez 1,5 egunetan itxita eduki ahal izango du maizterra negozioa.
Interesatuen informazio guztia eskuragai dute www.aiako.com webgunean.