Cristobal Balenciaga Fundazioak beroki bat jaso du Getariako Ostalaritza Elkartearen eskutik, museoa jostunaren alde egiten ari den lana eskertzeko. Londreseko Kerry Taylor Auctions etxeak antolatutako enkantean eskuratu zuen Getabat elkarteak berokia. Bolumen handikoa da, belus beltzez egina. EISA etxeko tailerrean egin zuten, 1950eko hamarkadan. Horrelako ekarpenen eta erakundeen nahiz partikularren borondateari esker, Cristóbal Balenciaga Fundazioaren bilduma zabaltzen ari da egunez egun.
Ekitaldian izan dira, besteak beste,Xabier Aldalur Getabat elkarteko presidentea, eta Javier González de Durana, Cristobal Balenciaga Fundazioaren zuzendaria.