II. Pintxo As­tea egingo dute martxoaren 4tik 10era

Aritz Mutiozabal 2013ko martxoaren 1a

Zurekin Zarauzko Ostalari Elkarteak II. Pintxo As­tea antolatuko dute, eta datorren astelehenetik  larunbatera arte iraungo du, martxoaren 4tik 10era. Aste osoan zehar zarauztarrek eta herrira hurbiltzen diren guztiek lehiaketara aurkeztutako pintxoak dastatzeko aukera izango dute: Euskaldunan, Xirita txipiroia (ogi xigortua, txipiroia bere tintan, arroz txuria eta pikillo saltsa); Itxas-Lurren, hamburgesa galeper arraultza, ahuntz gazta eta ketchup mouselinarekin; Egokin, barazki pistoa galeper arraultzarekin; Txiki Politen, txipiroi surflaria; Arguiñanon, ajoarriero raviolia saltsa bizkaitarrarekin eta bere pil-pilarekin; Iruñan, patatona-bifasikoa; eta Euromarren, urdaiazpiko gutizia cabrales gaztarekin. Pintxoa eta edaria 2, 25 eurotako dastatu ahal izango dira aipatutako zazpi tabernetan. Pintxo Astea biribiltze aldera, larunbatean (martxoaren 10ean) festa gastronomia antolatu dute ostalari elkartean, 12:00etatik 14:00etara, Musika Plazan. Bertan, epaimahaiak pintxo onenaren saria emateaz gain, ardo dastaketa egingo dute, hamar upategiren eskutik, eta, era berean, parrilla herrikoi jarriko dute. Hori guztia, gainera, musikaz girotuta. Bestalde, bezeroek pintxoaren astean ateratako argazkiak Zurekin Zarauzko Ostalari Elkartearen Facebook atarira (www.facebook.com/ZurekinElkartea) igo ditzakete, tokian tokiko pintxoak janez. Argazkiak sarera igotzen dituzten guztien artean  50  euroko kontsumizio txartel baten zozkatuko dute, eta txartel hori elkarteko establezimendutan gastatu ahal izango du irabazleak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide