Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Ildo horretatik, urtero legez, egitarau zabala antolatu dute Zarautzen. Parekidetasun sailak, Bilgune Feministak, Sorginak eta Parekidetasun kontseiluak osatu dute, eta baita Garoa liburudendako ordezkariek ere. Aurten lehenbiziko aldiz hartu du parte liburu dendak egitarau bateratuan. Hona hemen ekitaldien zerrenda:
HILABETE OSOAN ZEHAR
Sanz Enea udal liburutegian gaiari lotutako liburuak izango dira eskuragarri.
MARTXOAK 1, GAUR
22:00. Bertso sabeldantza emanaldia, Bilgune Feministak antolatuta, Putzuzulon. Uxue Alberdi eta Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariek hartuko dute parte eta Iraia Elias ariko da gaiak jartzen. Ekialdeko Sabeldantzariak dantzatuko dute. Sarrerak bost euro balioko du.
MARTXOAK 2-9-16-23
09:30. Kiroldegian autodefentsa ikastaroa. Elebiduna.
MARTXOAK 2-30
Gorputza guda zelai bezala erakusketa, Garoa liburu dendan. Argazkiak, instalazioak eta bestelakoez osatuta dago.
MARTXOAK 8, OSTIRALA. EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA.
19:00. Martxoaren 8aren harira antolatutako kartel lehiaketako sari banaketak. Aurten Jon Arangurenen lanak irabazi du. Torre Luzean izango da. Hilaren 20ra bitartean izango da ikusgai, 18:00etatik 20:00etara. Parekidetasun kontseiluak antolatuta.
23:00. Gaztetxean, Sorgin Gaua.
MARTXOAK 9, LARUNBATA.
12:00. Musika Plazatik abiatuta, manikalejira. Ondoren ekitalditxo bat egingo dute eta poteoa. Bilgune Feministak eta Sorginak taldeak antolatuta.
14:00. Emakume bazkaria, Arrano elkartean.Bilgune Feministak eta Sorginak taldeak antolatuta. Menu begetarianoa eskainiko dute eta txartelak 10 euro balioko du. Arranon, Eguzkin eta Garoan izango dira salgai.
MARTXOAK 10, IGANDEA
19:30. Modelon,
Et maintenant on va où? filma. Gaztelaniaz izango da eta sarrerak hiru euro kostako du.
MARTXOAK 14, OSTEGUNA
18:00. Etxezabalan, II. Foro Herritarra:
Geure burua ahalduntzen. Parekidetasun kontseiluak eta Bilgune Feministak antolatuta. Hizlariak Gurutze Ostolaza eta Maitane Iribar izango dira.
MARTXOAK 30, LARUNBATA
19:00. Garoa liburu dendan,
¿Virgenes o putas?. 500 años de adoctrinamiento femenino liburuaren aurkezpena, Amaia Nagusiarekin.