Urteroko ohiturari jarraituz, Zaharren Babes Lekukoek jubilatu eta pentsionisten eguna antolatu dute martxoaren 25, astelehenerako. Bazkaria izango da hitzordu nagusia, baina aurrez eta ondoren ere ez da bestelako ekitaldirik faltako.
- 12:00etan, Meza Orioko elizan, Egunsenti abesbatzarekin.
- 13:00etan eta 13:30ean, Goizeko kafetegiaren aurrean, autobus zerbitzua bazkaritara joateko.
- 14:00etan, Aginagako Errasti sagardotegian, bazkaria.
- Bazkalondoan, Egunsenti abesbatzaren eta trikitilarien saioa.
- 18:00etan, bueltako autobusa.
Bazkaritarako txartelak martxoaren 12an eta 13an, 16:00etatik 18:00etara salduko dituzte Zaharren Babeslekuan 21 euroren truke. Txartela erosteko, eguneratuta eduki behar da sozio txartela.