Datorren astearterako, martxoaren 5erako bilera deialdia egin du Xaltxerak emakume taldeak. 19:30ean Kultur Etxean elkartuko dira eta besteak beste martxoaren 8rako, Emakumeen Nazioarteko Egunerako, herrian egin nahi dituzten ekintzak antolatuko dituzte. Bestalde, Orioko Udalak duen herriko diagnosiari buruz eta emakumeekin lotutako beste kontuei buruz hitz egingo dute. Xaltxerek interesa duten herritarrak gonbidatu dituzte bilerara.