Zestoako Arteagan auzo-konposta martxan jarri nahi dute

Nerea Uranga 2013ko martxoaren 1a

Zestoako Udalak eta Urola Erdiko Mankomunitateak Arteaga auzunean auzo-konposta egiteko gunea jartzea adostu dute. Proiektuan parte hartzeko izena eman nahi dutenek martxoaren 8rako izena eman behar dute Zestoako Udaleko Ingurugiro sailean, udaletxera joanda, ingurugiro@zestoa.net helbidera idatzita edota 943-147010 telefonora deituta. Zestoako Udalak auzo-konposta egiteko ekimena iaz jarri zuen martxan. "Etxean gero eta hondakin gehiago sortzen dugu, eta zati handiena organikoa da, batik bat janari ondarrak. Etxeko konpostari esker, familia bakoitzak sortzen dituen hondakinen %40-50 gutxitzen da, eta hondakinen garraioan aurrezten da", azaldu du Udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide