Zarauzko Santa Anako adindunek ikastolako haurrak bisitatu dituzte

Urola Kostako Hitza 2013ko otsailaren 28a

http://youtu.be/YHOFu7Zxzy4 Santa Ana Egoitzako adindunak Salbatore Mitxelena Ikastolan izan dira gaur goizean, lehenbizikoz. Duela hiru urtetik ikastolako haurrak bisita egiten diete adindunei, haiekin jolastu, esperientziak partekatu eta harremanak lantzeko. Gaur, berriz, adindunak egin diete bisita; autobusean bertaratu dira. Soinketa gelan adindunek egunero egiten dituzten ariketa fisikoak egin dituzte haurrekin. Gerora, jolasean jardun dute eta amaieran, hamaiketakoa egin dute guztiek elkarrekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide