Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eusko Label Binakako Aizkora Txapelketako finala jokatuko da igandean, 12:00etan hasita, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Urrezko mailan, Joseba Otaegi eta Unai Otaño Floren Nazabal eta Jose Angel Zubiagaren kontra ariko dira. Zilarrezko mailan, berriz, Arkaitz Jauregik eta Julen Kañamares III.ak Daniel Vicente eta Iker Vicenteren aurka jardungo dute.